Mikel Iturbe: "panem et circenses"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 5a, 19:52

Titulu gehienak Francoren garaian irabazi ostean, anekdotikoa egiten zait, orain, espainazaleek [azken hitza ezabatu eta bere ordez idatzi:] konstituzionalistek Ajuria Enea hartzeko aukera dutenean eta ezker abertzale "ortodoxoa" (ederra etiketa…) Gasteizko parlamentutik at laga dutenean, Athletic berriz ere titulu bat irabazteko zorian egotea. Ez dago besterik; itsu, mutu eta gor gaude uholde zurigorriaren azpian: Athletic gora eta gora Athletic. Kalean, faroletan, balkoietan, leihoetan, "El Correo" egunkariarekin jasotako banderola, harro: aupa, Athletic! Lotsa gutxi. Ez dago krisirik, ez langabeziarik, ezta hauteskunde osteko ajerik ere. Denak Valentziara so, "Jokin"en mutilek zer egingo. Beste batzuk, egingo dugu plan alternatiboren bat, atzo egin genuen moduan. Panem et circenses. Opioa herriarentzat. Aupa Athletic! Irratia.com-eko artikulu batetik hartu dut inspirazioa eta hiruzpalau (beno, agian bost baita) esaldi. Portzierto, saio interesgarria azkena, entzun duzu? Artikulua: Mikel Iturbe. Irudia: Jaume d'Urgell.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun