![](berrirudi/txapote-irantzu-gallastegi.jpg)
Heldu den martxoaren 9an, astelehenarekin, beteko dira hamar urte, Irantzu Gallastegi preso politiko berangoztarra atxilotu eta espetxeratu zutela. Hori dela eta, hilaren 13an, ostiralez, Jose Mari Lorenzo Espinosa historialariak "La era de la independencia" hitzaldia eskainiko du Berangoko Sei-Herri tabernan, 20:00etan. Gallastegik 1994ko azaroan ihes egin zuen, ETAren Bizkaia komandoko ustezko hainbat kide atxilotu zituztenen garaian, eta 1999ko martxoaren 9an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Parisen, ETAko kide izatea egotzita. Geroago, aldi baterako Espainiako Justiziaren esku utzi zuen Frantziakoak berangoztarra, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaiketa egiteko. 2003an, berriz ere Frantziara eraman zuten, gelditzen zitzaion espetxe zigorra han betetzeko. Zigor hura osorik bete ostean 2005ko ekainaren 14an estraditatu zuten. Egun, Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxeko amen moduluan daukate, bi urte inguru izango dituen Arane bere alabarekin batera. Argazkian, Irantzu Gallastegi eta Xabier Garcia Gaztelu "Txapote"
2006ko ekainean egin zieten epaiketan /
Etengabe.