Astrabuduako merkealdien azoka atzeratu egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 6a, 17:27

Egunotako eguraldi txarra dela eta, larunbat eta igandean Josu Murueta plazan egin behar zuten merkealdien azoka atzeratzea erabaki du Astrabuduako Merkatari Elkarteak. Gauzak horrela, denboran bat egingo du Erandioko Merkatari Elkarteak Altzagan egin behar duen "Erosketen kalejira" azokarekin. "Egun berberetan izango dira biak", udal iturrien arabera. Hori dela eta, Astrabuduako dendariek erabaki horrek eragin ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatu diete Altzagakoei. Azken horiei dagokienez, azoka martxoaren 13, 14 eta 16an egingo dute. Bakoitzak bere saltokiaren aurrean, kalera aterako dituzte euren produktuak 21 merkatarik. Larunbatean, gainera, Cotton Club Dixie Jazz Band taldearen zuzeneko musikak alaituko du "Erosketen kalejira". Bitartean, Astrabuduan, "egun berberetan" egingo dutela aipatu bai, baina ez dute zehaztu egun horiek zeintzuk izango diren. Asteburu honetan, larunbat eta igandean egin behar zuren merkealdien azoka, 10:00etatik 20:00etara, 16 saltokiren parte hartzearekin. Argazkian, Merkaleioak ere ezin izan dio eutsi euriari eta atzeratu egin dute. Data ez dute zehaztu.

"Erosketen kalejira" delakoak ondoko ordutegia izango du: ostiral eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara; eta astelehenean goizez bakarrik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun