Denboralea arinduz doa, baina ibai arroak zaintzen jarraituko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 6a, 17:50

Euskalmeten iragarpenen arabera, haizeak eta elurrak eragindako alertak bukatutzat eman dira, baina euri eta olatuen altueraren alerta horiak bere horretan jarraitzen du. Gaur, ostirala, goizean, Uraren Jarraipenerako Mahaia Gasteizen bildu da azken orduotan euriak eragindako egoera aztertzeko. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak adierazi duenez, eguraldia hobera badoa ere, ibaietako arroak eta urtegiak zaintzen jarraituko dute. Euskalmetek alerta mantentzen du euria eta olatuen altuera dela eta. Gaur goizean olatuek 4 metroko altuera hartu zezaketela iragarri da; baita arratsaldean 3-3,5 metro inguruan ibiliko direla ere. Argazkian, Algortako Salsidu-Zubilletako auzotarrak Gobela errekari adi urtarrilaren 27an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun