Algortako San Martin kalea moztuko dute hilabetez herri lanak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 6a, 18:05

Algortako San Nikolas plaza ingurua urbanizatzeko lanen hasiera dela eta, astelehen honetatik, matxoaren 9tik aurrera, San Martin kalea itxiko da zirkulaziorako, Hirutasun eta Andres Cortina kaleen artean. Halaber, bertoko aparkatzeko lekuak kendu egingo dituzte. Obrak egiteko epea hilabetekoa izango da, gutxi gorabehera, udal iturriek zehaztu dutenez. Getxoko Udalak jarritako seinaleei adi egotea eta hobetze lan hauek sor ditzaketen eragozpenak barkatzea eskatu die herritarrei. Argazkian, herri lanak udalerriko kale batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun