Sagardotegiko bazkariaz gain, Juan Mari Beltran musikariarekin du hitzordua gaur zortzi Egizuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 6a, 19:09

Martxoaren 14rako, larunbatarekin, Astigarragako Alorrenea sagardotegian antolatu dute bazkaria Leioako Berbalamiñe, Berbots Erandion Euskaraz! eta Egizu Getxo Euskaldun! elkarteek, Indautxu eta Santutxuko berbalagunekin batera. Gauzak horrela, 8:45ean abiatuko da Algortako Kirikiñotik autobusa. Eta 20:00etan hartuko dute bertatik etxerako bidea. Tartean, Oiartzungo Herri Musikaren Txokoan, Juan Mari Beltran musikariarekin daukate hitzordua, 10:30ean, berbalagun getxoztarrek. Izena emateko 619 965 541 telefono zenbakira deitu beharko da. Bidaia eta bazkariaren salneurria 28 eurokoa izango da. Argazkian, Egizuko lagunak iaz sagardotegira egindako txangoak / Egizu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun