Etxebizitzaren eta emakumeen eskubideen aldeko inauteriak egingo dituzte bihar Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 6a, 19:44
Plentziako Gazte Asanbladak antolatuta, larunbat honetan, martxoak 7, lehenengo inauteri tematikoak egingo dituzte aipatu Uribe Kostako itsas hiribilduan. Hain zuzen ere, etxebizitza eskubidea aldarrikatzea izango du helburu, 18:30etik aurrera, Plentziako kaleak zeharkatuko dituen kalejirak. Gainera, igandean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izanik, emakumezkoen egoera salatzeko antzezlana ere prestatu dute 17:15erako. Aldarrikapenak aldarrikapen, txupinazoarekin emango diete hasiera inauteriei, eguerdiko 12:15ean. Ondoren, kalejira egingo dute Batukadagaz, 14:30ean Jai Alai pilotalekuan egingo dute herri bazkarira gosez heltzeko. Bazkalosterako euskaraokea prestatu dute. Eta gaueko 10etatik aurrera, Manifa, Auskalo Non! eta Dj Culok joko dute. Argazkian, inauteriak iragartzeko kartela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun