Maribel Prieto pasa den abenduaren 10ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Berangon, Aitor Artetxe ustezko ETAko kidea ezkutatu izana leporatuta. Prietoren pisukidea den Amets Ladislao atxilotu eta Guardia Zibilak pisua miatu ostean "prezintoa" altxatzera joan behar zela esanez hots egin zioten poliziek Maribeli eta Berangoko bere etxean agertu zenean atxilotu zuten. Otsailaren 20an askatu zuten, senideek 18.000 euroko fidantza ordaindu ostean.
Entzun Koska irratiak grabatutako ekitaldiko audioak:
- Bertsoak (mp3)
- Gorrionen gutuna (mp3)
- AAMren irakurketa (mp3)
- Maribelen hitzak (mp3)
Dozenaka lagun batu ziren atzo iluntzean Algortako Txiki eta Otaegi plazan, otsailaren 20an kartzelatik atera zen Maribel Prietoren omenezko ongi etorri ekitaldirako. Txalaparta, aurresku dantza, opariak eta bertsoak tartean, preso ohi berangoztarrak ere hartu zuen hitza. Hunkituta baino sendo, plazan bildutakoei ez ezik, gutun bidez zorionak eman zizkion Zigor Goikoetxea "Gorrion" preso getxoztarrari eta ondoan izandako gainontzeko euskal errepresaliatu politikoei ere eman zizkien eskerrak Prietok. Ekitaldia bukatutakoan "Preso eta iheslariak etxera!" lelopeko manifestazioak zeharkatu zituen Algortako kaleak. Ondoren, afaria egin zuten Berangoko Sei Herri tabernan. Argazkian, Maribel Prieto opariak jasotzen. Argazki gehiago ikusteko