Barrikako nagusien etxeko mojei omenaldia egingo diete

Igande honetan, martxoak 8, Barrika, Gorliz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko Udalek omenaldia egingo dute Barrikako Udaletxeko bideko 1. zenbakian kokatutako Elorduy nagusien egoitzan. Ekitaldiaren bidez, agur esango zaie egoitza utziko duten Santa Ana Karitatearen Ahizpen kongregazioko mojei. Omenaldia goizeko 11etan hasiko da mezarekin, bertan Gorlizko abesbatzak kantatuko du. Meza bukatu ostean aurreskua dantzatuko da eta hamaikatakoa ere egongo da. Omenaldian parte hartu nahi duen pertsona orori egin diote gonbita. Argazkian, Elorduy nagusien etxea, Barrikan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun