Euskal Herrira begira bizi gara, hortik elikatzen gara edozein tokitan gaukiezela ere, eta hor dago gure uztarria zuekaz ere.
Euskal Herrian gertakari, adierazpen, erabaki, aldaketa eta eraso
asko azken urteotan eta agian nora eza pixka bat ere…
Etsaia ez dakit gogorra den, baina boterea dauka eta baliabide guztiak bere esku, ez deusku ezer oparituko. Euren joko eremura eroan gura gaitue, eurek sortu eta ederto menperatzen daben sisteman sartu eta bertan ito!
Gure iparra eta ibilbidea lausotzen saiatzen dabiltz, ez deiela
lortu!!
“Ez deiela esan, ez deiela esaterik izan Kantauri egian herri bat
izan zan”
Besarkada sendo bat danei!
Independentzia!
Irantzu Gallastegi preso berangoztarrak atxilotu eta espetxean bete duen 10. urteurrenean bidalitako grabazioaren transkripzioa
Entzun grabazioa (mp3) hemen sakatuz.