Bigarren urtez jarraian, Uribe Kostako Kirol Anitzeko Lehiaketa jokatu zen atzo, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin batera. Horren barruan, padel txapelketa hartu zuten larunbat eta igandean Barrikako udal pistek. Hamabi bikotek parte hartu zuten, lauko hiru multzotan banatuta. Multzo bakoitzeko bi onenak sailkatu ziren igandeko fase finalerako. Txapeldunak Josefina Gonzalez eta Marian Mendia izan ziren, Dori Gonzalez eta Virginia De la Sotari 5/3 eta 5/3 irabazi ostean. Argazkian, padel txapelketan parte hartutako emakume guztiak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!