Hawain jokatuko du munduko txapelketa Eunate Agirrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 9a, 17:49

Brasilen hilabetez gogor entrenatu ondoren, Ibatour 2009 bodyboard mundialerako prestatzen ari da Eunate Agirre munduko txapeldun sopeloztarra, bere aurkaririk garrantzitsuena den Neymara Carvalhok gonbidatuta. Txapelketa Hawaien hasiko da, hilabete honetan, Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) zehaztu duenez. Pipelineko olatu entzutetsuak egingo dio harrera txapelketari, martxoaren 16tik 27ra bitartean jokatuko den Turbo Pipeline Pro-ri alegia. Oraindik egun batzuk geratzen badira ere, Agirre hilaren 10ean abiatuko da Oahu irlara, munduko olatu onenetarikoan entrenatu ahal izateko. Izan ere, aurten munduko txapeldun bilakatu nahi du. Argazkian, Eunate Agirre sopeloztarra bere aurkari Neymara Carvalhorekin Ibatour 2009 bodyboard mundialerako prestatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun