Bilboko Zazpi Kaleetako 7Katu gaztetxea husten ari dira une honetan,
Gaztesareak zabaldu duenez. Gazte atariaren arabera, Poliziaren presentziaren aurrean, "hainbat lagun bildu dira jada alde zaharrean babesa adierazteko".Oraingoz gazte komunikabideak ez du "informazio handirik" eta jakinarazi dutenez, "denborak aurrera egin ahala informazioa osatzen joango gara". 7Katu gaztetxeak bi urte bete zituen urte bukaeran, eta haren ibilbidean hamaika jarduera, hiru kaleratze, lau okupazio eta "auzoa bizirik mantentzeko hautu sendoa" erakutsi du Gaztesareak gogoratu duenez. Informazio gehiago topatu ahal izango da
Gaztesarea.net eta
Branka.biz komunikabideetan. Argazkian, hainbat bider hustu du Ertzaintzak 7 Katu gaztetxea, ondoren gazteek berriz ere okupatzeko. Irudian, 2008ko otsailaren 18ko kaleratzea /
Euskal Herria Indymedia.