Alta, zorionez, Euskal Herriko hainbat herritan bestelako eredurik ezagutu dugu ere; udaletxe eta gazteen arteko elkarlanean, elkarrizketan, parte hartzean eta errespetuan oinarrituak. Eta bide horretan, deia luzatu nahi diegu udal instituzioei, gazteen autogestioa eta parte hartzea errespetatu eta sustatu dezaten. Oro har, gazteen hitza entzun dezaten eta gazteen arazoei konponbideak ematea helburu izango duten gazte-politikak garatu ditzaten.
Azkenik, gure babesa adierazi nahi diegu Bilboko 7Katu Gaztetxeko gazteei, baita gure animoak eman, orain artean bezala gazteoi zabalduriko espazioak eraikiz lanean segi dezaten.
Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua