Kaleratzeak alde batera utzita, iazko eta aurtengo otsailean sinatutako kontratu kopuruen artean alde nabarmena dago, Eskumaldeko ELAk eman dituen Espainiako INEM erakundearen datuen arabera. Erandion, esaterako, %33 kontratu gutxiago sinatu da; Getxo udalerrian %23 gutxiago; eta Leioan %4 gutxiago. "Esan barik jakina da, sinatutakoak denbora baterako eta denboraldi oso laburrerako kontratuak direla. Horrez gain, eskainitako lan baldintzak prekarioak dira", Deiane Arrietak azpimarratu duenez.
Zentzu bako neurriak
ELAren ustez, patronal eta erakundeek "langileen kontura" amaitu gura dute krisialdia. "Gu ez gara krisiaren erantzuleak. Gure soldaten ez dute ekarri enpresen irabaziak murriztea", kexatu da Arrieta. Bitartean, krisialdiari aurre egiteko neurriak "zentzu bakoak" jo ditu langile erakundeak: "CEBEKetik, Confebasketik, estatuko patronaletik eta Espainiako bankutik esan eta esan dabiltza, kanporatzeak, merketzea edo doako bihurtzea dela krisialditik aise ateratzeko irtenbidea. Baina horrek ez du enplegua sortuko, horrek ez du langileria krisialditik aterako. Ezta erakundeetatik banketxe eta enpresei emandako diru laguntzekin ere. Zentzu bako neurriak dira, eraginkortasunik gabekoak, langileok nabarituko ez ditugunak", azaldu dutenez.
Entzun Koska irratiak "Koskaberri" albistegirako grabatutako audioa (mp3)
Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdean azken hilabeteetan ehunaka lanpostu suntsitu direla salatu du Eskumaldeko