Gizon bat atxilotu dute Areetako arma denda batean lapurtu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 10a, 20:23

Getxoko udaltzainek Leioako 42 urteko J.M.S.M. gizonezkoa atxilotu zuten atzo goizaldean, Areetako Etorbidean dagoen arma-dendan lapurtzea egotzita. Udal iturrien arabera, 02:30ak aldera jaso zuten deia tokiko poliziek, Areetako erdigunean gizonezko bat zebilela karabina bat eskuetan zeramala. Udaltzainak Areetako Etorbidean dagoen arma-dendak kristala apurtuta zuela konturatu ziren eta, barruan, egurrezko ohola zegoela, lapurrak denda barruko artikuluak bereganatzeko erabili izan zuena. Barria eta Paulino Mendibil kaleen artean aurkitu zuten ustezko lapurra, eskuak putzu batean garbitzen ari zela, eskuetan eta jantzietan odol hondakinak baitzituen. Halaber, aire konprimituko karabina bat aurkitu zuten ezkutatuta Areetako Mesedeetako Ama eliza ondoko heskai batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun