Gizon bat atxilotu dute Algortan bere aurka epailearen agindua zuelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 10a, 20:28

Atzo, astelehenarekin, 35 urteko J.U.A.O. getxoztarra atxilotu zuen Algortan tokiko Udaltzaingoak. Polizia iturriek adierazi dutenez, bere aurka epailearen agindua zuen. Atxiloketa Bidebarri kalean egin zen, bere atzetik 400 metrotan lasterka egin eta gero, kale eta patio artean. Identifikatzeko eskatu ziotenean, ihes egin zuen, Getxoko Udaltzaingoak aipatu duenez. Argazkian, Getxoko udaltzain bat motor gainean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun