Gaur zortzi zozketatuko dituzte Iturribarri eta Konporteko gainontzeko BOEak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 10a, 20:37

Martxoaren 18an, asteazkenarekin, zozketatuko dira eman gabe gelditu ziren Algortako Iturribarri eta Konporte aldeetako babes ofizialeko 13 etxebizitzak. Ekitaldia eguerdiko 12etan izango da Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegian. Eraikitako 32 etxebizitzetatik 19 baino ezin izan ziren banatu joan zen ostiralean egindako zozketan. Udal iturriek azaldu dutenez, "istripu txiki batengatik", zozketa bertan behera geratu behar izan zen. Zenbakietako bolak zituen bonboa zabaldu eta horietariko batzuk lurrera erori ziren. 32 etxebizitzetatik ezintasunak dituzten pertsonentzako biak, guraso bakarreko familiarentzako biak, kupo orokorrerako seiak eta 35 urtetik beherakoentzat zeuden 22etatik 9 eman ahal izan zituzten. Getxoko Udalak 35 urtetik beherako taldean onartuei eskutitz bana bidaliko die zozketaren data, ordua eta tokia jakinarazteko. Argazkian, joan zen ostiraleko zozketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun