Iazko urriaren 16an Bilbon AHTren aurkako protesta batean parte hartu zuen M.G. gazte itzubaltzetarra
atxilotu ondoren Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku uzten saiatu zen Ertzaintza. Gaur
"Berria" egunkariak jakinarazi duenez, Bilboko Abando geltokian Trenbide Azpiegituren Kudeatzaileak (
ADIF) duen kioskoaren gainera igo, kateatu eta "ADIF hipokritak. AHT stop" leloko pankarta zabaldu zuten bi gazteei "terrorismo" delituren bat leporatu eta Madrilerako bidean jartzen saiatu ziren. Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina, ez zuten kasua onartu eta, ondorioz, poliziek "desorden publikoa" eta "autoritateari desobedientzia larria" egitea leporatu zieten Itzubaltzetako eta Bilboko ekologistei. Guztira, AHTren protestetan parte hartu duten kideen aurkako horrelako lau kasuren berri eman du gaur "Berria"k. Guztietan, zigor kodeko 571, 574 edo 577 artikuluak, terrorismo delituekin lotutakoak, leporatu zieten ekologistei ertzainek, barne agiriz eta beren beregi
Herrizaingo Sailak agindu zienez