"Urdulizko berba-lapikokoa" izango dute hizpide bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 11a, 16:52

Ostegun honetarako, martxoak 12, hitzaldia antolatu du Aitxu! Sopelako euskara taldeak. Iñaki Gilisastirekin bilduko dira eta "Urdulizko berba-lapikokoa" liburua aurkeztuko die berak. Hitzordua arratsaldeko zazpietan jarri dute, Sopelako udal euskaltegian. Azaldu dutenez, "Urdulizko berba-lapikokoa" urte luzeetan zehar burututako lana dugu. Bai Urduliz, bai inguruko herrietan bildutako berba eta esaerak batzen ditu, eta Aitxu! elkarteko kideen ustez, "benetako altxorra" da. Argazkian, hiru neska-mutil Aitxu! euskara taldeak antolatutako erromerietako batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun