Martxoaren 28an, larunbatarekin, nekazaritza ekologiko eta konpostajeari buruzko foroa izango da Urdulizko kultur etxean, 10:00etatik 12:30era bitartean, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak antolatuta. Bilguneko lekuen kopurua mugatua denez, izena emateko orri bakoitzari kontrol zenbaki bat emango zaio sarrera erregistroan, eta orriak jaso diren hurrenkera berean banatuko dira lekuak. Eskariak posta arruntez, posta elektronikoz, faxez edo eskuz helarazi beharko dira mankomunitatearen egoitzara. Argibide gehiago, www.uribekosta.org webgunean. Parte hartzeko nahitaezkoa da Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Sopela, Urduliz edo Plentzian erroldatuta egotea, zehaztu dutenez. Argazkian, konpostajeari buruzko hitzaldia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!