Ortuellara eramango dituzte Sopelako sastarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 11a, 18:32

Sopelako udalerriak sortutako hiri-hondakinen prozesamendua egiten jarraituko du Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak, tokiko iturriek adierazi dutenez, bi aldeen arteko lankidetza hitzarmena onartu ostean. Horrek ezartzen duenaren arabera, Garbiker enpresak kudeatuko ditu hondakin horiek Ortuellako zabortegian, Orconera auzoan. Sopelako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko aurreko lankidetza hitzarmenak ezartzen zuenez, 1.999tik indarrean egon dena, Sopelako hondakinak Jatako zabortegian bildu behar ziren, Lemoizen. "Zabortegi horren itxieraren ondorioz, lankidetza hitzarmen berriak ziurtatu egiten du Sopelako herritarrek sortutako hondakinen tratamendu egokia", gaineratu dute Udaletik. Argazkian, Jatako zabortegia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun