Hamar urte preso egin eta espetxez aldatu dute Irantzu Gallastegi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 11a, 18:43

Astelehenean bete ziren hamar urte, Irantzu Gallastegi preso politiko berangoztarra atxilotu eta espetxeratu zutela. Bada, atzo bertan, Arane bere alabarekin batera, Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxetik atera eta A Coruña aldeko Curtisera, Berangotik 630 kilometrotara, eraman dutela jakinarazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Etengabe bitakoraren bitartez. Bidaia anbulantziaz egin dute. Xabier Garcia Gaztelu "Txapote", Gallastegiren gizona eta Araneren aita, A Lama espetxean dago, Pontevedran. Argazkian, Irantzu Gallastegi eta Xabier Garcia Gaztelu "Txapote" 2006ko ekainean egin zieten epaiketan / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun