Ikasle Abertzaleek (IA) antolatuta, 25 lagun inguruk parte hartu dute Itzubaltzeta / Romoko Romo-Artatza institutuan egindako hezkidetza tailerrean. Hala ere, aurretik, 14:30ak aldera, luncha izan dute indarrak hartzeko. Ondoren, "bi ordutan ibili gara eztabaidatzen eta gure buruak formatzen",
Uribe Kostako IAko kideek aipatu dutenez. "Guztiak emakumeak izanda, pena izan da gizonak ez hurbiltzea baina, hala ere, alai-alai egin dugu tailerra", gaineratu dutenez. Bestalde, joan zen ostegunean, martxoak 5, elkarretaratzea egin zuten 30 ikaslek, Romo-Artatza institutuko ate aurrean, eta horretan bazen mutilen bat edo beste. Uribe Kostako IAk salatu duenez, "beti bezala Zuzendaritzak oztopoak jartzeari ekin zion, eskola esparruan ezin ginela egon esanez, izugarrizko eguraldi txarra egon arren, txingor, haize, euri eta guzti". Argazkian, ostegunean egindako elkarretaratzea / Uribe Kostako IA.