Nafarroako Estatuaren erresistentzia ikurra den Amaiurretik Lizarra-Garazi akordioaren bigarren zatia sinatu zen eta Ipar Euskal Herriko barnealdearen despopulatze adibide garbia den hirira, Donibane Garazi, Gazte Martxa egingo dute apirilaren 10etik 12ra. Baina martxa aurretik ere, lan sendoa dutela egiteko azpimarratu dute Gazte Independentistek. Herriz herri "Independentziaren aldeko dinamika" garatuko dute: "independentziaren alde gazte olatua sortuko dugu, gure herria zapaldu eta ukatzen duten guztiak aurretik eramango dituen olatu gorria". Ildo horretan, ostiral honetan, martxoak 13, Erandion egingo dute Gazte Martxaren aurkezpena. 21:30ean, Altzagako La Plaza tabernatik abiatuko da bertso poteoa. "Etorriko zaretenoi, independentziaren aldeko kamiseta gorria eta motxila bat ekartzera animatzen zaituztegu", gaineratu dute bertoko Gazte Independentistek. Argazkian, urtarrilaren 29an Ibaetako campusean izandako agerraldia /
Gaztesarea.