“Udalerriko gazteen aisialdirako eta kirolerako guneen hobekuntzan aurrerapauso bat gehiago eman dugu. Skate pista horiek oso erabiliak dira eta Europako onenekin konpara daitezke. Hain zuzen ere, ematen zaien erabilera dela-eta, konpontzeko beharra dute. Gainera, horrek pistak erabiltzen dituztenentzat elementu moderno era erakargarriagoak gehitzea ekarriko du. Lan horiek burutzeko proiektuak honelako kontuetan adituak direnek egin dituzte eta skater-en babesa daukate, haiek baitira erabiltzaileak azken finean”, azaldu du, gaur goizean, Arrigunagako pistan bertan, Imanol Landa alkateak. Honek, Kirol Arloko zinegotzi Alvaro Gonzalezekin batera aurkeztu ditu pistak hobetzeko proiektuak.
Aurreikusitako lanak
Honakoak egitea aurreikusten da: zorua konpontzea, zimurdurak eta akatsak kentzeko, eta ertzak berriz egitea, erabileraren erabileraz nahiko hondatuta baitaude. Horrez gain, adituen arabera oso erabilgarriak ez diren eta zaharkituta geratu diren elementu hondatu eta zaharkituak kendu egingo dira. Arrigunagan kasuan, harmailak handitu egingo dira, "half pipe"-an (“U” delakoan) dagoen "coping"-a (burdinazko ertz borobila) kenduko da, eta gune horretako mendebaldeko baranda kendu egingo da. Baina, gainera, lanak zenbait hobekuntza eta elementu berri sartzeko aprobetxatuko dituzte: esaterako, argiztapena (erabiltzaileek beraiek eskatuta), "bank"-aren ertzean piramide moztu bat (lurrazpiko "piszina"), "grind-box"-eko elementu bat (irristaketarako eta akrobaziak egiteko ertz bereziak dituen gunea) eta orain dauden arrapalen alboetan igarobide okerrak eraikiko dira. “Zirkuitu itxiago bat egin nahi da skate gunean ahalik eta ibilbiderik handiena egin ahal izateko”, argitu du Kiroletako zinegotzi Alvaro Gonzalezek.
Areetan bestalde, pistak aldaketa garrantzitsua izango du. Zorua eta ertzak konpontzeaz gain, hondatuta dauden edo alferrikakoak diren zenbait elementu ere kenduko dira. Eta "grind-box"-eko beste elementu bat gehituko da; irristaketarako metalezko errailaz eta arrapala txiki eta plano oker eta baxuez gain. “Arrigunagako pistan zirkuitua bazegoen, baina Areetan ez. Hortaz, ildo beretik jarraitu nahi dugu”, esan du Gonzalezek.