Udalerriko goi mailako taldeen gaineko kirol informazioa SMS bidez jasotzeko zerbitzua abian du Getxoko Udalak. Jardunaldiz jardunaldi jokatzen diren partiduetako emaitzak zuzenean izateko aukera ematen du horrek. Zerbitzuan, eta dohainik, izena eman nahi duen orok egin dezake jada, euskaraz edo gaztelaniaz, www.getxo.net/kirolak orrialdearen bitartez (“SMS Zerbitzua”-n klikatu), eta bertan galdetegi txiki bat betez. Izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta e-posta idatzi beharko dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!