Payatarrak, Arrate Illaro eta ALBE izango dira larunbateko bertso-festako protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 12a, 13:47

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak larunbat honetarako, martxoak 14, deitu du bazkideen batzar nagusia. Berau Zornotzako Zelaieta zentroan izango da, 17:30etik aurrera. Hala ere, ez dira guztiak mintzaldiak eta bozketak izango. Batzarraren ostean, bertso-triki poteoa egingo dute Zornotzako kaleetan zehar, barruak berotzeko. Ondoren, 21:00etan, bertso afaria egongo da Propi jatetxean. Bestea askoren artean, Xabi, Fredi eta Itxaso Payak; Arrate Illarok; eta Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) beste hainbat kidek abestuko dute bertan. Argazkian, Itxaso, Xabi eta Fredi Paya Hau Pittu Hau konpartsaren bertso bazkarian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun