Getxoko udaltzainek 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, asteazkenarekin, Algortan, arratsaldeko azken orduan, familiartekoekin indarkeria erabiltzea eta emazteari mehatxuak egitea egotzita. Polizia iturriek adierazitakoaren arabera, senarrak hitzik esan gabe masailekoa eman ziola salatu zuen emakumeak eta aurrekoetan ere heriotza mehatxua egin ziola. Azken egunotan jazarpen egoerak sarriagoak zirela gaineratu zuen. Gizonak emaztea hiltzea pentsatzen ari zela esan omen zien beste pertsona batzuei. Etxekoekin eztabaida gogorrak direla eta, hainbat gertakizun agertzen dira bikote honekin erlazionatuta polizi artxibategian, tokiko arduradunen hitzetan. Gertakari horietan Udaltzaingoko patruilek esku hartu behar izan zuten, baina, azkenean, bikotekideek ez zuten elkarren aurkako salaketarik jarri. Atxilotua epailearen aurrera eraman dute. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren aurka Bilgune Feministak Algortan egindako elkarretaratzea.