Garapeneko Lankidetza egitasmoaetara iaz baino diru gehiago bideratuko du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 12a, 19:11

Getxoko Udalaren Garapeneko Lankidetza Sailaren aurrekontua %13 hazi da aurten: 2008an 520.617 euro izatetik, 2009an 582.159 euro izatera igaro da, udal arduradunek nabarmendu dutenez. Diru kopururik handiena Hego hemisferio aldean garapeneko eta sentiberatzeko zein garapeneko hezkuntzako proiektuetarako izango da. “Urtez urte, sailak duen aurrekontuaren hazkundearekin eta lankidetzako proiektuetarako zuzendutako diru kopuru handiarekin, Getxoko Udalak egoera txarrean dauden herrialdeekin duen konpromisoa mantentzen du, bere lankidetzako politikaren bitartez herritarren sentsibilitatea jasotzen baitu eta arlo horretan lan egiten duten elkarteen eskaerei erantzuna ematen baitie”, azaldu du Imanol Landa alkateak. Argazkian, Begoña Ezkurra Garapenerako Lankidetza zinegotzia, aurreko prentsaurreko batean.

Udal mandatariak prentsaurrekoan gaur goizean azaldutakoaren arabera, “sailaren helburuak garapeneko, sentiberatzeko eta garapeneko hezkuntzako egitasmoak sustatzen segitzea da; baita larrialdietarako diru laguntzak eta laguntza humanitarioak ahalbideratzea ere, Legealdiko Plangintzan agertzen diren ekintzen bitartez”. Horien artean, Hego hemisferioko herrialdeetako bizi kalitatea hobetzeko proiektuak diruz laguntzea, bidezko merkataritza eta GKEEn lan taldearen koordinazioa sustatzea, genero ikuspegia kontuan hartzea, Euskal Fondoan parte hartzea, Oporrak Bakean programa bultzatzea, eta udalerriko elkarteen sarea indartzea daude.

Emakumeen egoera

Garapeneko Lankidetza politika munduko herrialde desberdinen artean dagoen desoreka zuzentzera dago bideratuta eta “horretan oso garrantzitsuak dira Hegoaldeko herrialdetako emakumeen egoera hobetzeko diren egitasmoak beren paperak bai familian bai arlo ekonomikoan bere biziko garantiza baitu”, azaldu du Imanol Landak. Ildo horretan, iaz diruz lagundutako egitasmoen erdia emakumeen jabekuntzarako edo hezkuntzarako izan zen eta gainontzekoetan ere genero irizpidea garrantzitsua izan zen.

Diru kopuruak

Aurten, Getxoko Udalak 377.365 euro zuzenduko ditu lankidetzako proiektuetarako eta beste 18.720 euro Getxoko GKEEei eman beharreko dirulaguntzetarako. Euskal Udalerri Kooperanteen Elkarteari, Euskal Fondoari 50.025 euro bideratuko dizkio eta duela gutxi irten den Sahararen aldeko Euskal Karabanarako 18.000 euro. Karabana Arjeliako Tindoufeko errefuxiatuen kanpamenduetara abiatu da iazko Gabonetako oporretan hainbat udalerritan, tartean Getxon, bildutako jakiak eta higiene produktuak eramateko. Gure udalerrian 8 tona batu ziren.

Bestalde, Udalak 16.278 euro bideratuko ditu Oporrak Bakean programarako, bai saharar haurrak hartzeko, bai beste elkarte batzuek Europako Ekialdetik umeak oporraldiak gure udalerriko familiekin igarotzera ekartzeko. “Azken bi diru kopuru horiek Getxoko Udalak Bir Ganduz dairarekin duen senidetzearen bidez saharar herriarekin duen konpromisoa uzten dute agerian”, azaldu du Begoña Ezkurra Garapeneko Lankidetza zinegotziak. Azkenik, aurten, 35.000 euro gorde dira urtearen amaieran Getxotik Mundura-Mundutik Getxora ohiko jardunaldiak egiteko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun