Arane eta beste ume presoen eskubideak aldarrikatu dituzte auzokide berangoztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 12a, 19:52

Astelehenean bete ziren hamar urte, Irantzu Gallastegi preso politiko berangoztarra atxilotu eta espetxeratu zutela, eta horren harira herenegun Irantzuren senide eta auzokide bana izan ziren Koska irratiko "Espetxetik At" saioan. Bertan, Gallastegiren historia kontatzeaz gain, Arane bere bi urteko alabak beste umeekin izateko, euskaraz hitz egiteko eta bere hezkuntzarako pairatzen dituen arazoen berri eman zuten. Izan ere, salatu zutenez, ez da kasu isolatu bat eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboan "hainbat ama daude umeekin" eta "sakabanatuta daude haien artean". Horren aurka aldarrikatzen dutena da ama presoak "leku berean" batzea. Irantzu eta Arane astelehenean lekuz aldatu zituzten Madrilgo Soto del Realgo espetxetik atera A Coruña aldeko Curtisera, Berangotik 630 kilometrotara. Xabier Garcia Gaztelu "Txapote", Gallastegiren gizona eta Araneren aita, A Lama espetxean dago, Pontevedran. Bestalde, Gallastegiren 10. urteurrena ekitaldien barruan, bihar, ostirala, Jose Mari Lorenzo Espinosa historialariak “La era de la independencia” hitzaldia eskainiko du Berangoko Sei-Herri tabernan, 20:00etan. Argazkian, Irantzu Gallastegi eta Xabier Garcia Gaztelu "Txapote" 2006ko ekainean egin zieten epaiketan / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun