Hamar urte beteko ditu aurten Leioako Umore Azokak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 12a, 19:59

Leioako Umorearen Kale Artisten Azokak bere hamargarren urteurrena ospatuko du maiatzaren 21etik 24ra bitartean. Edizio berri honetarako, 472 proiektu jaso dituzte, pasa den urteko kopurua handituz. Ikuskizun horietatik 48 konpainia izango dira, kaleak antzerkiz eta umorez beteko dituztenak aipatutako lau egunetan. Umore Azoka arte eszenikoen hitzordua ere bada. "Lau egunez, Leioak aukera paregabea eskaintzen du konpainiak, banatzaileak, programatzaileak, prentsa eta ikuslegoa batzeko, guztiek antzerkiaz goza dezaten. Harremanak sortzeko, ideiak elkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emanaldiak kontratatzeko aukera paregabea da, antzerkia eguneko hogeita lau orduetan bizi ahal izateko eztabaida lekua", antolatzaileek azaldu dutenez. Argazkian, aurtengo Umore Azokaren kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun