Delituak delitu, AHTren aurkako mugimenduaren ostean, laster etorriko dira atzetik mugimendu antimilitarista, ikasle mugimendua, euskalgintza… baita horien aurka egin ondoren, “moderatuagoak” liratekeen mugimendu eta alderdiak.
Maldan behera handitzen doan elur bola baita hau, eta ematen du -bola hau bai- joango dela aurrera, beste batzuk ez bezala. Hau ez da mugimendu ekologistari eginiko erasoa, gizarte osoari eginiko erasoa baizik, disidentziarako eta desadostasuna adierazteko tresna den desobedientzia zibilaren etorkizuna baitago jokoan.
Hobe genuke, askatasun zibilen krisi honetan, Martin Niemöller-en poema famatua gogoratu. McCarthy eta Lancre hilak dira jada, baina sorgin-ehiza hasia da. Denok gara sorgin, denok terrorista.
Mikel Iturbek blogari getxoztarrak atzo Hamahiru.org bere bitakoran argitaratutako artikulua
"Berria"n izan nuenean honen berri, aho bete hortz lotu nintzen: “