Ondarroan emango du kontzertua bihar EHUko abesbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 13a, 17:00
Larunbat honetan, martxoak 14, Ondarroako Andra Mari elizan eskainiko dute emanaldia EHUko abesbatzak eta Daniel Oyarzabal organista arabarrak, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean. Organoko Kontzertuen bederatzigarren denboraldiaren barruan emango dute kontzertua. EHUko korua gonbidatu ohi dute Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ziklo horretara, unibertsitateko iturriek argitu dutenez. Aurrekoetan, John Laudvik edo Oscar Candendo bezalako musikari ospetsuekin abestu dute Bilboko Euskalduna Jauregian. Besteak beste, Brahms, Mendelssohn, Faure, Lauridsen, Rutter eta Haendel-en obrek osatzen dute biharko programa. Iluntzeko zortzietan izango da saioa. Argazkian, EHUko abesbatza Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko lizentziatura ekitaldian, Arriaga antzokian, 2008an.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun