Zuzenbidean jarraitu beharreko urrats etiko eta deontologikoak aztertuko dituzte astelehenean Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 13a, 17:53

Astelehen honetarako, martxoak 16, juristen prestakuntza eta jardun profesionalaren etika eta deontologiari buruzko jardunaldia antolatu du Erandio eta Leioako campusean kokatuta dagoen Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalak. Bertan, Zuzenbidearen irakaskuntzan eta jardun profesionalean jarraitu beharreko urrats etiko eta deontologikoak aztertuko dira, EHUko iturriek adierazi dutenez. Besteak beste, Kim Economides gaian dagoen katedradun britainiar bakarrak eta Sara Chandler Ingalaterra eta Galeseko Abokatu Elkargoaren Doaneko Zerbitzuaren zuzendari eta giza eskubideen aldeko ekintzaileak hartuko dute hitza. Saioa 14:00etan izango da, bigarren ikasgelategiko arrosa-leiho gelan. Argazkian, Leioako campuseko bigarren ikasgelategia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun