Uribe Kostako
Koska irratia libreak herritarrengana heltzeko eta informazio eta entretenimendu gehiago eskaintzeko lan gogorra egin du azken hilabeteotan eta horren fruitu den udaberri-uda denboraldi berria aurkezteko jaia antolatu du larunbat honetarako,
Itzubaltzeta gaztetxean. Arratsaldeko 8etatik aurrera, antzerkia, luntxa, bideo emanaldia, inprobisazioak, Feos Pero Majos taldearen azken kontzertua eta giro aparta iragarri dute "ahotsik gabekoen ahotsa" izatea aldarrikatzen duen irratiaren kideek. Zortzigarren urteurrena abenduan bete bazuten ere, uhinen bidezko mezulariak ez datoz atzera begira ezta aitona-amonen antzinako gerra galduak kontatzera ere. Egunerokotasunari eta etorkizunari aurrez aurre begiratu eta uribekostar guztiekin komunikatzeko etxeraino ekarriko dizkiguten gonbidatuak aurkeztuko dizkigute, bai Koskaren programazioa egiten duten esatari eta teknikoak eta baita irrati horren bidez jarrai daitezkeen
Info7 irratiaren eta
Arrosa Sarearen beste hainbat programa ere. Argazkian, Sopelako Ander Deuna ikastolako DBHko 1. mailako ikasleak 2006ko udan, Koska irratia ezagutzen.