Salgai daude “Variaciones sobre Rosa Parks” antzezlanerako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 13a, 19:38
“Variaciones sobre Rosa Parks” antzezlana ikusteko sarrerak salgai jarri dituzte jada BBKren Telekaren kutxazainetan eta www.bbk.es webgunearen bidez. Saioa ostegun honetan, martxoak 19, izango da, 19:00etan, Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskolan. Antzezlanak Getxoko Udalak antolatutako Aniztasunaren Aldeko eta Diskriminazioaren Kontrako V. Jardunaldiei emango die hasiera. Egunean bertan, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira sarrerak. Argazkian, antzezlanaren pasarte bat / Ecamcito.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun