Inskripzio orria Bizarra Lepoan elkartearen bulegoan bete arren, umeen izenematea burutzeko hainbat paper eraman beharko dute gurasoek: neska-mutilen Osakidetza txartelaren fotokopia eta diru sarreraren ziurtagiria (Caja Laboral: 3035 0108 06 1081032766). Paper guztiak emateko Algortako Karitate kaleko 1. atarian dagoen Aldai Patronatura jo beharko dute. Bertan, sotoan dagoen 10. bulegoan dena utzi ahal izango dute egun eta ordu hauetan: egunero 10:00etatik 13:00etara eta asteartetan ere 16:30etik 19:00era. Edozein zalantza argitzeko, 944 914 357 telefonora deitu edo bizarralepoan[abildua]euskalnet.net posta elektronikora idatz daiteke.
Entzun (mp3) Goizane Miruri Bapirukeko arduradunak Koska irratiko “Koskaberri” albistegirako egindako adierazpenak.