Tamalez, hemen, etorkin guztiek ez dute aukera berdina eta “parperduna eta zuria” izanik, erabat pribilegiatua naizela aitortu behar dut. Hainbat lagunek urte asko baitaramatzate senideak ikusi gabe, paperen edo bidaiatzeko behar den dirua faltagatik.
Ipar hemisferioko negu gorriak eta euritsu hauetatik, munduko hegoaldeko udako sargorira eskala barik. Hemengo uholde eta ekaitzetatik, hango lehorte gogorrera.
Argi dago geure munduari egiten diogun kaltea gero eta nabariago dela, eta natura eta klimatologiaren umore aldaketak, hemendik aurrera gero eta biziagoak izango direla. Hala eta guztiz ere, krisi ekonomikoaren barruan, eguraldia baino, kaltegarriago dena sistema kapitalista dela zalantzarik ez daukat nik. Globala da krisia erabat, baina hegoaldeko herriek aspalditik pairatzen dute, guk, ordea, hemendik ikasi behar dugu “paranoia mediatiko eta finantzarioa“ honekin elkar bizitzen.
Hemen langabetuen kopurua handitzen doa, eta han ez dago inolako laguntzarik langabetuentzat. Hemen gune komertzial erraldoietan “zabor jana” erosten dute umeek eta han zaborretatik jaten dute hainbatek. Hemen gerrikoa estutu eta han turismo nabarmen jaisten da, eta aurreikuspenak are ilunagoak.
Baina botikak ez dira magikoak. Han irudimena askatzen da egoerari aurre egiteko, baita elkartasuna ere eta hori auzo eta herri txikietan argi geratzen da, dena banatzen baita, kolektibo sozialaren barruan, eta estatuak ez dauka eskua sartzerik.
Nere ustez hori da irakasten digutena, subiranotasun lokala eta antolakuntza herrikoia. Hemen ere une gogorrei aurrean martxan jarri beharko genukeen errezeta.
Fakun Aznarez (kazetari argentinarra)
"UK" aldizkariak argitaratutako iritzi artikulua.