Euren animalien kakak batzen ez badituzte jaso dezaketen isunaren berri ematen aritu zaizkie txakurra duten leioaztarrei hiru hilabetez Auzolan programan ibilitako zortzi lagunak. Gaurtik aurrera, berriz, zigorra jarriko zaie kale, plaza eta berdeguneetatik animalien gorotzak biltzen ez dituzten herritarrei. "Denbora horretan jagole hauek pertsona berrerorleak identifikatu dituzte, hau da, abisuak eman eta euren ohiturak aldatu ez dituzten herritarrak. Gaurtik aurrera pertsona hauek isunak jaso ditzakete. Horretarako jagoleek telefono bat izango dute eta hauetariko bat ikusiz gero Leioako udaltzainei deituko diete, isuna berehala jartzeko", azaldu du prentsaurrekoan Eneko Arruebarrena alkateak. Zigorra 30,05 eta 601,01 euro artekoa izan daiteke. Argazkian, jagoleetako bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!