Aldiz, bere biografo gatzgabeek kontatzen dutenaren aburuz, Pedagogia eta interpretazioa ikasi ondoren, antzerkigintza, irakaskuntza eta literaturari ekin zizkion. Interpretazioaren munduan zenbait taldetan ibili ondoren (Irungo Katamitus, BAI eta Xalakabula taldeak) egun Legorretako Dar-dar produkzioak konpainian sartuta dabil, aktoresa eta gidoigile bezala, aldi berean ikus-entzunezkoetan lan laburrak eginez.
Irakaskuntzan, euskara irakasle eta didaktikaria izan da AEK-n; baita Hondarribiko Ikastolan antzerki irakasle ere. Literaturan 2003 urtean eman zuen ezagutzera haurrentzako "Ixone isilik" ipuina (Aizkorri). 2004 urteaz geroztik, hiru arloak bat eginik, ipuin kontalari dabil, hiru urte hauetan Euskal Herriko liburutegi eta eskola askotan izan da eta 300 saio baino gehiago eskaini ditu jada.