Gaur beteko dira 28 urte
Mario Alvarez Peña hil zenetik,
Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak gogoratu duenez. Gertaera 1981eko martxoaren 17an jazo zen. Iberdueroren azpiestazio batean jartzeko bonba bat prestatzen ari zela ETAko militanteari lehergailua eskuetan lehertu zitzaion. Bere kideek Barrikako hilerrira eraman eta gaueko bederatziak aldera, ETAko eledun batek, urduritasun eta samin handiz, honako hau adierazi zion "Egin" egunkariari: “ETAko kidea naiz. Entzun ondo esango dizudana eta, mesedez, jakinaraz iezaiozu berehala familiari. Mario Alvarez Peña, gure erakundeko kidea eta Dabiden anaia, istripu batean hil da. Hilotza Barrikako hilerriko atarian dago, manta batek estalia. Arren, esaiozue hau lehenbailehen bere familiari, Sopelan bizi da”.
Dabid Alvarez, Marioren anaia, hiru urte lehenago hil zen Lemoizko zentral nuklearraren aurka egindako eraso batean. Argazkian, Mario Alvarez hiru urte lehenago hildako anaia Dabiden irudiaren azpian / Etengabe.