Palestinarekiko elkartasun eguna izango da larunbatean Udondon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 17a, 19:20

Larunbat honetan, martxoak 21, Palestinarekiko elkartasun eguna egingo dute Leioako Udondo gaztetxean. Sare Antifaxistak eta Bizkaiko Palestinar Herriarekiko Elkartasun Plataformak antolatuta, erakusketa eta mahai ingurua izango dira aipatu gune autogestionatuan, 11:00etatik 14:00etara bitartean. "Palestina: intifada amaigabea" lelopean, palestinarrek urteetan zehar aurrera eramandako borroka egongo da ikusgai erakusketan. Bestalde, Komite Internazionalistak eta de Gite-Ipes erakundeetako kideek parte hartuko dute solasaldian. Argazkian, urtarrilaren 18an 200 bat lagun manifestatu ziren Algortan, Askapenak deituta, Palestinarekiko elkartasuna adierazi eta Israeli boikota egiteko deia zabalduz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun