Dagoeneko aukeratu dituzte aurtengo Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketan parte hartuko duten bandak. Aurten 53 taldek parte hartu dute aurreneko fasean eta, horien artean, honako lau hauek hautatu ditu epai-mahaiak: Tobias Meinhart Quartet (Suitza), Vitale-Magatelli-Winfield Trio (Italia-Danimarka), Points (Txekiar Errepublika) eta Biotone (Polonia). Aukeratutako taldeak uztailaren 1etik 4ra arituko dira lehiaketako lehen saria eskuratzeko. Bakoitzak jaialdiaren lehen lau egunetako batean joko du eta irabazlea berriro arituko da azken egunean. Kontzertuak Algortako Biotz Alai plazan izan ohi dira. Argazkian, Suediako Kristian Brink Quartet, iazko irabazleak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!