Finalerako txartela dute jokoan bihar Ipar Uribeko bertsolari gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 17a, 20:17

Atzo jokatu zen Bilboko Txurdinaga auzoko Gabriel Aresti institutuan Bizkaiko Bertsolari Gazteen Sariketaren lehen finalaurrekoa. Berrehun bat ikasle bertan zirela, Lea Artibaiko ordezkariek gailendu zitzaizkien Bilboaldekoei, 16 puntuko alde aterata. Gauzak horrela, martxoaren 27an Bilboko Kafe Antzokian izango den finalera heltzekotan Lea Artibai aldekoak izango dituzte aurkari Ipar Uribeko bertsolari gazteek. Etxekoek asteazken honetan, hilak 18, daukate finalaurrekoa Arratiako lagunen aurka, Derioko Txorierri BHI institutuan, eguerdiko 12:15ean. Argazkian, Itxaso Payaren ordez kantatuko du bihar Peru Vidalek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun