Autonomiaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Eztabaidak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 18a, 15:33

Ostegun honetan, martxoak 19, abiatuko dira Eztabaida autoritarismoaren aurkako guneak antolatutako autonomiaren inguruko topaketak. Horrenbestez, bihar bertan eta igandean hitzaldi bana egongo da Algortako Euskal Herria kaleko 17. zenbakiko lokalean. Hasteko, komando autonomoez eta beraien militantzia denboraz hitz egingo du Juantxo Estebaranz “Komando Autonomoak, una historia anticapitalista” liburuaren egileak. Solasaldia 18:00etan izango da. Igandean, berriz, diktadura amaierako Coordinadora de Presos en Lucha (COPEL) erakundeko kide batek hartuko du hitza, eguerdiko 12etatik aurrera. Hala ere, ez dira bi horiek jardunaldien baitan egongo diren ekitaldi bakarrak, nahiz eta Bilboko Zazpi Kaleetako 7Katu gaztetxea itxi ondoren gainontzekoak Indautxu aldeko Izarbeltz ateneora aldatu behar izan dituzten. Horrenbestez, bihartik larunbatera, eguerdiro egongo da hitzaldia bertan, eta ondoren jantoki beganoa. Ostiral eta larunbatean, berriz, kontzertu bana izango da, 21:00etatik aurrera. Argazkian, Eztabaida gunea.

Egitaraua:

Martxoak 19, osteguna

12:00 "Gasteiz 76, 3 hilabeteko antolakuntza autonomoa eta langile borroka" hitzaldia, Izarbeltz ateneoan, greba horretako kide aktibo baten eskutik.
15:00 Jantoki beganoa, Izarbeltz ateneoan.
18:00 "Komando autonomoak eta beraien militantzia denbora" hitzaldia, Eztabaida gunean, Juantxo Estebaranz “Komando Autonomoak, una historia anticapitalista” liburuaren egilearen eskutik.

Martxoak 20, ostirala

12:00 "Talde autonomoak Balentzian" hitzaldia, Izarbeltz ateneoan, talde autonomoetako kide baten eskutik.
15:00 Jantoki beganoa, Izarbeltz ateneoan.
18:00 "GARI (Grupos de Accion Revolucionaria Internacionalista)" hitzaldia, Izarbeltz ateneoan, GARIko kide baten eskutik.
21:00 Bakarlariak kontzertua, Izarbeltz ateneoan: Tipico Pero Cierto (Algorta), Llorando en el desierto (Aranjuez) eta Rumba Negra (Bartzelona).

Martxoak 21, larunbata

12:00 "MIL eta langile-mugimendu autonomoa" hitzaldia, Izarbeltz ateneoan, MILeko kide baten eskutik.
15:00 Jantoki beganoa, Izarbeltz ateneoan.
17:00 "Angry Brigade (Amorruaren Brigada), hurbiltzen ari gara" hitzaldia, Izarbeltz ateneoan, Servando Rocha “Nos estamos acercando. La historia de Angry Brigade” liburuaren egilearen eskutik.
21:00 Punk Rock kontzertuak, Izarbeltz ateneoan: Atadxs a nada (UK) eta El trono de Judas (Iruñea).

Martxoak 22, igandea

12:00 "COPEL: Coordinadora de Presos en Lucha" hitzaldia, Eztabaida gunean, COPELeko kide baten eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun