Lorezaintzari buruzko hitzaldiak eskainiko ditu Getxoko Behargintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 18a, 16:06

Getxoko Udaleko Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroak Enplegu Topagunea egitasmoa abiatuko du, udalerriko langabetuei lorezaintza sektoreari buruzko informazioa emateko asmoz. Izan ere, lorezaintzan udaberrian eta udan izaten da langile eskaera handiena, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Horrenbestez, lau hitzaldi emango dituzte, lorezaintzaren sektorean lan egin nahi duten getxoztarrei informazioa emateko eta nolako lanpostuak dauden, enpresek eskatzen dituzten profilei edo lan baldintzei buruz hitz egiteko. Gainera, pertsona horien lan eskaerak bilduko dituzte bertan. Helburu nagusia, langileen eta enpresen arteko harremanak erraztea da. Solasaldi horiek Algortako kultur etxean egingo dira, Villamonten, martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, 10:00etan eta 12:00etan. Interesa duten pertsona guztiek izena eman dezakete eta informazioa eska dezakete Behargintzan, Algortako San Martin kaleko 17. zenbakian. Argazkian, Getxoko Behargintza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun