Getxoko Andra Mari kiroldegiko teilatua konponduko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 18a, 16:48

Getxoko Andra Mari udal kiroldegiko teilatua konpondu egingo dute datozen hilabeteetan eta lanak 560.000 euro inguruko gastua ekarriko dute. Horretarako, Espainiako Gobernuak onartutako tokiko inbertsiorako estatuko fondotik datorren dirua erabiliko dute. Mantenu lan horiek maiatzaren erdialdera hasiko dira eta 4 eta 6 hilabete arteko iraupena izango dute, udal iturrien arabera. Kirol eta kultur alorreko instalazioak 23 urte beteko ditu aurten. Denboraren poderioz eta eguraldi txarraren eraginez teilatua babesten duen altzairuaren zati bat herdoildu egin da eta, horregatik, tratamendua behar du. Gainera, azken hilabeteotako haizeteek teilak eta hodiak mugitu dituzte eta itogin eta hezetasun arazoak eragin dituzte. Horiek ere konpondu egingo dira. Argazkian, Getxoko Andra Mari kiroldegia / Jakobe Palazioberri.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun