Udaberriari ongi etorria emango diote larunbatean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 18a, 20:40
Udaberriaren etorrerarekin batera, hirugarren urtez, jaia antolatu du Sopelako Udalaren Kultura Sailak. Aurten larunbat honetan, martxoak 21, ospatuko dute Udaberri Jaia. Horrenbestez, etzidamu, goizeko 11etatik 14:30era bitartean, ludoteka eta birziklapen jolasak izango dituzte neska-mutilek. Eguerdiko 12etan, berriz, loreak banatuko dituzte udaletxeko plazan. Eta ordu bete beranduago animazio ikuskizuna izango da bertan. Bestalde, arratsalderako, disko festa, karaokea eta animazioa prestatu dituzte. Horiek guztiak udal pilotalekuan egingo dituzte, 19:00etatik aurrera. Udal iturriek adierazi dutenez, euria egitekotan frontoian egingo dira jarduera guztiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun