Umeentzako ipuinak eta zinea izango dira asteburuan Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 18a, 21:03

Gorlizko Kultur Etxeak antolatuta, larunbat honetan, martxoak 21, ipuin kontalari saioa eskainiko du Ixabel Millet-ek. Ekitaldia 18:30etik aurrera izango da, Gorlizko herri ikastetxean, 4 urtetik gorako ume eta gazteei zuzenduta. Saioa dohainik izango da. Hala ere, orduan agertzea eskatu dute tokiko kultur arduradunek, ateak 18:40ean itxiko baitira. Bestalde, igandean, hilak 22, "Hiru mosketariak" marrazki bizidun filma ikusteko aukera edukiko dute neska-mutil gorliztarrek. Proiekzioa arratsaldeko 5etatik Eloisa Artaza kaleko erakusketa gelan. Argazkian, "Hiru mosketariak" filma.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun